Skip to content

Osasun egoeraren eraginez Eguberrietako hainbat ekimen ez egitea erabaki dugu

Osasun egoeraren eraginez Eguberrietako hainbat ekimen ez egitea erabaki dugu

Urtero bezala, Larraungo eta Lekunberriko Udalek bailarako hainbat eragilerekin batera haur, gazte eta helduentzako programa osatu dugu baina, osasun egoera kezkagarria ikusita, hainbat ekimen bertan behera uztea erabaki dugu.

Besteak beste, herri kirolak edota haurrentzako zinema bezalako ekimenak programatuak genituen baina hauek ez egitea erabaki dugu eta, osasun egoerak hobetu ahala, jarduera hauek aurrerago burutzeko aukera izanen dugula espero dugu.

Momentuz 2 dira mantenduko ditugun jarduerak: lehena gaurko gabon kantak abestea eta, bigarrena, abenduaren 29an Ondare Kultur Taldeak egindako lanen aurkezpena (19:00etan Gabari gune irekian).

Nobedaderik egonez gero informatuko zaituztegu, bitartean zaindu eta ongi izan.