Skip to content

ONGI ETORRI SAIOA BIZILAGUN BERRIENTZAT

ONGI ETORRI SAIOA BIZILAGUN BERRIENTZAT

Ongi etorri saioa bizilagun berrientzat

Bizilagun berriei ongietorria egiteko saioa antolatu dugu Larraungo eta Lekunberriko udalok, otsailaren 26an, 17:30ean, Gabari Gune Irekian (Larraungo udaletxea).

Saioan, udaleko baliabideei, zerbitzuei, aisialdi eskaintzari eta euskararen garrantziari buruzko oinarrizko informazioa jasoko duzu, elkar ezagutzeko eta herriko egunerokoan errazago murgiltzeko.

Bakoitzak beretik, Larraun eta Lekunberri pluralagoa egiten dute, eta horrek herriaren nortasuna aberasten du: guk gurea erakutsiz eta etorri berriek beraiena ere guri irakatsiz. Horregatik, saiora gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin komunitatea eraikitzen jarraitzeko. Haur, guraso, heldu, gazte… guztiek duzue tokia harrera saioan.

Saioan parte hartu nahi baduzu, deitu ezazu erroldatuta zauden udaletxeko telefonora:

Larraungo Udala: 948 50 42 07 / Lekunberriko Udala: 948 50 42 11

Zuen zain egonen gara!