Skip to content

Larraungo Udaletxe gaineko areto berriak Gabari izena izango du

Larraungo Udaletxe gaineko areto berriak Gabari izena izango du

Igandean bukatutako parte hartze prozesuan garaile izan da bozken %56,4a lortuta.

Larraungo Udaletxe gaineko areto berriaren izena aukeratzeko parte hartze prozesua Igandean bukatu zen eta Gabari izenak bozka gehien jaso ditu, parte hartzaileen %56,4k haren alde egin dute.

Guztira 8 izen egon dira aukeran, guztiak herritarrek proposatutakoak, eta hauek izan dira lehiaketaren emaitzak: ‘Arana’ bozken %5,1, ‘Antxueta’ bozken %5,1, ‘Etxegaine’ bozken %7,7, ‘Gabari’ bozken %56,4, ‘Ganbara’ bozken %10,2, ‘Larraun’ bozken %2,5, ‘Txepetxa’ bozken %5,1 eta ‘Urrizti’ bozken %5,1.

Larraungo Udala pozik agertu da areto berriaren erabilera (iaz) eta izena (orain) herritarrek hautatzeko aukera izan dutelako, “Udalak bere kabuz erabaki ordez herritarrek erabakitzeko aukerak sortu ditugu” azaldu du.

Aretoaren eraikuntza lanak abuztuan bukatuko dira eta irailean hura estrainatzeko asmoa du Larraungo Udalak.

Parte hartze prozesua
Prozesu honek bi fase izan ditu, bata izenak proposatzeko eta bigarrena horien artean izena aukeratzeko. Lehen fasea ekainaren 15etik uztailaren 4ra luzatu zen eta bigarrena uztailaren 5etik uztailaren 18ra arte.

Bigarren fase honetan guztira 39 pertsonek parte hartu dute, 34k Facebook plataformaren bitartez eta beste 4ak Udaletxean bertan bozka emanez.