Skip to content

Larraungo herrietan energia komunitateen sorrera bultzatzeko tailerra

Larraungo herrietan energia komunitateen sorrera bultzatzeko tailerra

Ba al dakizu komunitate energetikoak zer diren? Energia trantsizioan duten garrantzia erakutsi eta zure herrian komunitate bat sortzeko herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu, zatoz larunbateko tailerrera eta kontatuko dizugu.

Formakuntzaz arduratuko den taldean 3 protagonista izango dira. Batetik, Arankoa abokatu bulegotik Idoia Zulet Galék parte hartuko du, ingurumen zuzenbidean eta energia berriztagarrien herritar komunitateen sorreran espezializatua. Bigarrenik, Kisar aholkularitza bulegotik Esther Muñozek parte hartuko du, energia berriztagarrietan eta energia trantsizioko parte hartze prozesuetan genero eta jendarte perspektiban aditua. Azkenik, Artelan aholkularitza bulegotik Oihana Lorea Zabaleguik parte hartuko du, tokiko garapenean, parte hartze prozesuetan eta energia berriztagarrien herritar komunitateen sorreran espezializatua.

Hona hemen larunbateko tailerrean ikusiko dugunaren aurrerapen bat, Kisar aholkularitza bulegoko Esther Muñozen eskutik:

Zein lan egiten du zuen taldeak?
Ko-energia-k komunitate energetikoak pertsonetatik pertsonetara sortzea bultzatzen dugu, prozesuetan pertsonak laguntzen, gizarte, energia eta ikuspuntu juridikotik jorratzen.

Zer da energia-komunitate bat?
Pertsonek nahi dugun eredu energetikoa bultzatzeko sortzen den entitate bat

Zertarako balio du?
Komunitate energetiko batek merkatu energetiko-ko aktibitateak egin detzake, gizartea eremu honetan ahaldundu eta erabaki kolektiboak hartzera lagundu dezake.

Zer eginkizun dute herritarrek tresna horretan?
Herritarrok nahi ditugun proiektu energetikoak bultzatzeko, erabakiak hartzeko, eta energia sortu eta kudeatzeko elkartu gaitezke.

Zer egin daiteke energia-komunitate batetik?
Energia berriztagarri Autokontsumo egiteko sortu, proiektu energetikoak partekatu, kontsumo ohiturak aldatu, Energia eraginkortasun bultzatu, eta abar daiteke.

Zer energia-komunitate mota daude?
Eredu ezberdinak daude. Ezberdintasuna batez ere jende artearen parte hartze mailan eta prozesuaren sustapenean daude; hau da, ez da gauza bera, udaletxe batek sustatzea eta herri horren erritmo eta errealitatearen ikuspegitik sortzea proiektua edo kanpoko eragile batek proiektua sortzea eta herri batera eramatea.

Zein da zuek lantzen duzuen komunitate eredua?
Herritik eta herriarentzat. Guretzat jende artearen gobernantza eta erabaki kolektiboak hartzeko gaitasun hori jorratzea da garrantzitsuena. Hau da komunitate energetikoak sortzea herrigintzatik, komunitatearen ikuspegi territorialatik eta dagoeneko komunitate edo herri horretan dauden gobernantza eredu eta dinamika parte hartzaileak oinarri hartuta.

Zer landuko da apirilaren 23an egingo den tailerrean?
Ikuspegi energetikoa, normatiboa eta komunitarioa landuko ditugu eta gero modu praktikoan parte hartzaileen ikuspegi eta ekarpenekin “komunitate bat eraikiko dugu” (modu fikziozko eta asko sakondu gabe)

Zergatik da hain garrantzitsua herritarren parte-hartzea?
Proiektua herrian sortzeaz gain, mantendu eta garatu nahi badugu herritarrek bereganatzea garrantzitsua da eta horretarako ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, baino ez modu sinbolikoan, baizik eta jendartea trebatuz proiketuaren gaineko erabakiak hartu ahal izateko, eta ikuspegi komunitario eta kolektibo hori sustatu ahal izateko. Herrigintza lantzea, komunitarioki daukagunari balioa eman ahal izateko eta sustatu ahal izateko.

Logikoa al da komunitate batean energiaren sektorean jarduera ekonomikoa egiten duen enpresa batek parte hartzea?
Komunitate energetikoak herritarrok energiaren sektorean parte hartzeko entitateak dira, beraz energiaren sektorean jarduera ekonomikoa egiten duen empresa batek ezin da parte hartu (gainera Europako direktibek horrela esaten dute).