Skip to content

Larraunen eta Lekunberrin 6.200€ bildu ditugu DANAren kalteak arintzeko

Larraunen eta Lekunberrin 6.200€ bildu ditugu DANAren kalteak arintzeko

Bi udalek elkarrekin dirua biltzeko kanpaina antolatu dugu eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez bidaliko da dirua Valentziako erakundeetara.

2024ko azaroan hondamendi lazgarria gertatu zen Valentziako Erkidegoan, eta hango herritarrekin elkartasunez, hainbat ekimen jarri ziren abian era bateko eta besteko laguntza emateko. Ekimen batzuk herritarrengandik sortu ziren (materiala eta janaria biltzea, 4×4 erako ibilgailuekin laguntzera joatea…), eta Udalek ere sortu dituzte laguntza bideratzeko bitartekoak.

Larraun eta Lekunberriko udalek, hain zuzen, elkarrekin antolatu zuten elkartasun kanpaina; kontu korronte bat jarri zuten abian herritarrek diru ekarpenak egin zitzaten, eta bi udalek ere konpromisoa hartu zuten beren ekarpena egiteko. Kanpaina hori bukatuta, guztira 6.200 euro bildu dira, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez bidaliko da dirua Valentziako erakundeetara. Bi udaletatik eskerrak eman nahi dizkiegu era batean edo besteak Valentziako herritarrak laguntze aritu diren guztiei.