Kurrikulumak hilaren 31ra arte Plazaola Kirolgunean bertan aurkeztu edo epostaz bidaltzeko aukera dago.
LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN SARBIDEEN KONTROLA LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:
Lanbide maila: Sarbideen kontrola
Lekua: Lekunberri
Ordutegia: Astelehenak, asteazkenak eta ostiralak: 15:30-21:30
Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde
pribatuen Hitzarmen Kolektiboa. 2025 urterako adostutako hobekuntzekin.
Soldata: Hitzarmenaren araberakoa
Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren
arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio handienekotik
txikienekora.
Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu: Bezeroaren arreta, izen emateak,
sarrerak, fakturazioa, estatistikak, sare sozialak, etb.
Ezinbestekoak:
• Euskara C1 maila edo baliokidea.
• Jende aurrean lan egiteko lanbide-trebetasunak izatea. Elkarrizketan baloratuko da.
• Office / canva. Elkarrizketan baloratuko da.
Baloratuko da:
• FORMAKUNTZA (Gehienez 15 puntu)
o Administrazio familiako gradua 15 puntu
o Administrazio familiako Goi mailako zikloa 10 puntu
o Administrazio familiako Erdi mailako zikloa 5 puntu
• LAN ESPERIENTZIA (lan bizitzaren txostenarekin justifikatuta) (Gehinez 35 puntu)
o Deialdi honetan bete behar diren zerbitzuen antzekoak kirol instalazioetan egin izanagatik. 3 puntu urte bakoitzeko.
o Deialdi honetan bete behar diren zerbitzuen antzekoak udaletan edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuetan egin izanagatik: 2 puntu urte bakoitzeko.
o Deialdi honetan bete behar diren zerbitzuen antzekoak enpresa, elkarte edo kooperatibetan egin izanagatik: puntu 1 urte bakoitzeko.
• ELKARRIZKETA (Gehienez 50 puntu)
Aurkezteko epea: 2025ko urtarrilaren 31an. Kurrikulum-az gain, NAN-aren fotokopia,
formakuntza tituluen fotokopia eta lan experintziaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira.
Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
• E-posta: Lgeplazaola@gmail.com
