Skip to content

Jubilotekarako monitore bat behar dugu

Jubilotekarako monitore bat behar dugu

Jubilotekarako  monitore bat kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia martxan jarri da eta kurrikulumak uztailaren 30era arte jasoko dira. Ikusi hemen xehetasunak lan deialdiaren xehetasunak.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN JUBILOTEKARAKO MONITORE BAT KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Monitorea

Lekua: Lekunberriko Udala

Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia Astelehena eta ostegunak 10etatik 12etara.

Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.

Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak:

  • Jarduerak diseinatzea eta gauzatze.
  • Dagozkion memoriak eta dokumentuak egitea

Ezinbestekoak:

  • Terapeuta okupazionala, psikologia edo pedagogia titulua izatea.
  • Adinekoekin lan egiteko gaitasuna eta borondatea izatea
  • Pertsona erabakitzailea eta planifikatzeko gaitasuna duena izatea.
  • Euskara: ulermen- eta elkarrizketa-maila handia.

Baloratuko da:

  • Esperientzia frogagarria izatea
  • Hirugarren adinarekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona izatea, diskretua, enpatikoa, asertiboa eta jendearekin egoten gustatzea.
  • Elkarrizketa pertsonala: elkarrizketa pertsonala euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2021ko uztailaren 30a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:

  • Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
  • E-posta: Lgeplazaola@gmail.com
  • Telefonoa: 650071449 (Amaia)