Skip to content

Igeriketa sinkronizaturako monitore baten kontratazioa

Igeriketa sinkronizaturako monitore baten kontratazioa

Astean bi egunez lan egingo du, ordutegiak eta egunak zehazteke, eta abuztuaren 15era arte curriculumak aurkezteko epea dago.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA.
JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN IGERIKETA SINKRONIZATURAKO
MONITORE BAT KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Monitorea

Lekua: Lekunberri

Ordutegia: Lan ordutegia astean bitan, ordutegiak eta egunak adosteko.

Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa

Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren
arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
– Jarduerak diseinatzea eta gauzatze.

Ezinbestekoak:
– Igeriketa sinkronizatuko monitorea titulua izatea.
– Pertsona erabakigarria izatea.
– Euskara B2 maila.

Baloratuko da:
– Edozein adinarekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona izatea, diskretua, enpatikoa, asertiboa eta jendearekin egoten gustatzea.

Aurkezteko epea: 2024ko abuztuaren 15a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
– Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
– E-posta: kirolmankomunitatea@gmail.com
– Telefonoa: 649 20 53 10 (Irati)