Skip to content

Ibarberri Eskolako laguntza talderako hezitzailea kontratatzeko lan poltsa

Ibarberri Eskolako laguntza talderako hezitzailea kontratatzeko lan poltsa

Urriaren 31era arte kurrikuluma aurkezteko epea dago eta deialdian zehaztutako puntuazioaren arabera pertsonen zerrenda bat osatuko da.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN IBARBERRI ESKOLAKO LAGUNTZA TALDERAKO HEZITZAILEA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA

Lanbide maila: C

Lekua: Lekunberri

Ordutegia: astean bitan 15:30-17:30 (ordutegia zehazteke). 6 ordu astean. Lan hitzarmena: Nafarroako ekintza eta esku-hartze sozialeko hitzarmena. Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:

  • Haurrekin eta familiekin garatu beharreko programak edo jarduerak
    programatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea
  • Jarduerak antolatzen dituzten erakundeekin koordinatzea
  • Instalazioak eta materiala zaintzea eta mantentzea, eta antolatzaileei
    beharrezkotzat jotzen den guztiaren berri ematea.

Ezinbestekoak:

  • Gutxienez hurrengo puntuan eskatutako goi mailako edo unibertsitateko titulazioren bat edukitzea.
  • Haurrekin eta nerabeekin lan egiteko behar diren lanbide-trebetasunak izatea. Elkarrizketan baloratuko da.
  • Euskara C1 maila. Elkarrizketan baloratuko da.

Baloratuko da:

FORMAKUNTZA (Gehienez 15 puntu)

a. Gizarte integratzailea. 10 puntu
b. Diplomaturak, lizentziaturak eta/edo graduak:
B.1- Gizarte Hezkuntza: 12 puntu
B.2- Gizarte lana: 12 puntu
B.3.- Pisologia, pedagogia edo psikopedagogia: 12 puntu B.4.- Magisterio-ikasketak: 10 puntu.
c. Aisialdiko begirale-ikastaroa: 4 puntu.
d. Gizartea eta kultura sustatzeko ikastaroa: 4 puntu.
e. Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza: puntu 1.

Aurkezteko epea: 2022ko urriaren 31a arte.

  • Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
  • Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
  • E-posta: Lgeplazaola@gmail.com
  • Telefonoa: 948507377 Amaia