Etxarriko alokairu sozialeko etxebizitzaren behin betiko esleipena onartu da
Larraungo Udalak amaiera eman dio Etxarriko alokairu sozialeko etxebizitza esleitzeko prozesuari eta behin betiko zerrenda, puntuazioa eta lehentasun-ordena onartu ditu.
Prozesuaren xehetasunak:
- Udalak 2026ko otsailaren 16an onartu zuen etxebizitzaren alokairurako baremoa eta eskaerak aurkezteko epea ireki zuen.
- Irailaren 7an behin-behineko zerrenda eta puntuazioak onartu ondoren eta epealdian alegaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda eta lehentasun-ordena behin betiko bihurtu dira.
Atxikitutako dokumentuan ikus daiteke behin betiko zerrenda: Etxarriko alokairu sozialeko etxebizitza
