Emakume langilearen nazioarteko eguna
Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, Larraunek hainbat jarduera izango ditu:
Egitaraua martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, egingo den manifestazioarekin hasiko da. 12:00etan abiatuko da Larraungo udaletxetik.
Egitarauarekin jarraitzeko martxoaren 10ean ihes gela bat antolatuko da Lekunberriko kiroldegian, Ibarberri ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
Martxoaren 11n pintxo dastaketa izango da Kattagorri elkartean, prestaketa 19:00etan izango da eta dastaketa 20:00etan.
Egitarauarekin jarraituz, 18an, “Zazpikiak bat. Neskato onak», komikiaren aurkezpena eginen da Gabari Gune Irekian, 18:30ean.
Amaitzeko, martxoaren 21ean, Lorena Arangoak eta Aintzane Baleztenak “Milagros & Valentina” (Euskaraz) lana antzeztuko dute arratsaldeko 19:00etan Lekunberriko Kiroldegian.
