Astean 20 orduko lanaldia izango du eta uztailaren 26ra arte kurrikulumak aurkezteko epea dago.
LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA.
JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN PSIKOLOGOA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:
Lanbide maila: Psikologoa
Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentrua.
Ordutegia: Lanaldi partziala. 20 ordu astean goizez.
Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.
Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.
Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.
Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
– Arreta integrala eta banakakoa
– Erabiltzaileen balorazio kognitiboak egitea.
– Zentruko jardueren plan orokorrean parte hartzea.
– Diziplina anitzeko gainerako taldeekin batera, erabiltzaileen ebaluazioan eta balorazioan parte harzea eta BAP-a egitea eta baita bizitza istorioak egitea.
Ezinbestekoak:
– Psikologia gradua
– Osasun-gaikuntza edo osasun Master orokorra
– Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
– Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
– Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.
Baloratuko da:
– Hirugarren adinekoarekin lan-esperientzia izatea
– Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
– Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.
Aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 26 arte. Elkarrizketa pertsonalak uztailaren 29ko astean
egingo dira.
Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
– E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
– Telefonoa: 948.980437 / 616397044 Silvia