Skip to content

Eguneko Zentroa: pertsona ardatz duen arreta

Eguneko Zentroa: pertsona ardatz duen arreta

Eguneko Zentroa baliabide soziosanitarioa da, egunean zehar adinekoei arreta integrala ematen diena. Nafarroako Gobernuak itundutako plazak ditugu, eta erabiltzaileek zerbitzuari lotutako prestazioak jaso ahal izango dituzte.

Pertsonarengan oinarritutako arreta zaintzak behar dituzten adinekoen bizi kalitatea bilatzen eta lehenesten duen arreta eredu bat da. Beren beharretatik abiatuta, baina, batez ere, beren eskubideak bermatuz eta arretarako eta eguneroko bizitzarako dituzten lehentasunak eta nahiak errespetatuz.

Deskargatu eskuorria.

 

Helburuak:

  • Ahalik eta autonomia eta funtzionaltasun maila handiena sustatzea eta mantentzea.
  • Mendekotasunari aurrea hartzea, gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta sozialak indartuz.
  • Ongizate emozionala.
  • Zaintzailearen gainkarga arriskua murriztea.

Programa eta ekintzak:

  • Estimulazio kognitiboa, oroimena indartzea.
  • Terapia funtzionala eta multisentsoriala.
  • Mendekotasunaren prebentzioa.
  • Psikomotrizitatea, mugimen aktibazioa.
  • Gizarte trebetasunak eta erlaxazioa.
  • Fisioterapia neurologikoa.

Zerbitzuak:

  • Erabiltzailearen higienea.
  • Jatekoa ematea.
  • Egokitutako garraioa.
  • Ordutegi malgua eta egokitua.

Profesionalak:

  • Gizarte langilea.
  • Arreta zuzeneko profesionalak.
  • Terapeuta okupazionala.
  • Psikologoa.
  • Fisioterapeuta.