Skip to content

‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpainari ekin dio UEMAk

‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpainari ekin dio UEMAk

Bigarren faseari ekin dio UEMAk, beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorri, euskara ikasi, eta jendaurrean aritzen diren tabernariak, zerbitzariak eta dendariak dira kanpainaren oinarria, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua.

Euskal Herrian, jatorri desberdinetako euskaldun ugari daude, horien artean: Amin, Ansou, Narcisa, Rizwan, Keyla, Marcos, Maurizio, Guina, Jennifer, Daniel, Michele eta Valeria, adibidez. Aljerian, Senegalen, Errumanian, Pakistanen, Brasilen, Bolivian, Sardinian, Uruguain, Mexikon eta Nikaraguan jaioak dira. Etxean arabiera, wolofera, errumaniera, urdua, portugesa, sardiniera edo gaztelera ikasi dute, baina dagoeneko, euskararekin zuten harremana landu eta barneratu dute.

Euskara ez da haien lehen hizkuntza, baina ikastea eta erabiltzea erabaki dute. Hala ere, askotan, aurreiritzien ondorioz, herritarrek zuzenean erdaraz hitz egiten diete, euskaldunak direla zalantzan jarriz.

Euskara, ordea, elkarren arteko harremanak sendotzeko tresna indartsua da, zubirik sendoena. Horregatik, euskaldun hauek ere euskaraz hitz egin nahi dute, gustuko dutelako eta euskal gizartearen parte direlako.