Lekunberriko eta Larraungo udalek osotara 2.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo dute eta herritarren ekarpenak biltzeko kontu korronte bat egokitu dute azaroaren 20ra arte.
ELKARTASUNA VALENTZIAKO HERRIAREKIN
DANAk penintsulako mediterraneoko kostaldean eragindako ondorioak zein larriak izan diren ikusita eta Valentziako eremu horietan bizi diren pertsonen egoera kritikoa dela jakinda, Larraun eta Lekunberriko udaletatik ekimen hau jarri dugu abian:
1-Udal bakoitzak 1.000 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du, eta honako kontu zenbaki hau ireki dugu ekarpen ekonomikoa egin nahi duenarentzat:
-Laboral Kutxa: ES86 3035 0119 25 1190016699
-Ekarpenak azaroaren 20a arte egin daitezke.
-Ekarpen ekonomikoak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez kudeatu eta bidaliko dira, eta DANAk sorturiko kalteei erantzuteko bakarrik erabiliko dira.
2- Hainbat eragile eta herritar elkartasunezko laguntza bideratzen ari dira. Horrexegatik, Udaletatik laguntza ematera animatzen ditugu herritarrak, antolatuta dauden erakunde, eragile eta elkarteen bideak erabiliz.
Larraun eta Lekunberriko udalerrietatik gure elkartasuna eta animoa adierazi nahi diogu Valentziako herri osoari.
Lekunberrin eta Larraunen, 2024ko azaroaren 11n