GABONAK LARRAUNEN

Gabonak Larraunen!

Urtea bukatzen ari da eta gabonak bertan ditugu, beraz, beste urte batez Lekunberri eta Larraungo Udalek Gabonetarako programa bateratua antolatu dute. Era guztietako jarduerak izanen ditugu abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra arte.

Animatu parte hartzera eta ongi pasa!

ABENDUKO KULTURA ETA AISIALDI AGENDA

Abenduko kultura eta aisialdi agenda!

Abendua iritsi da eta beraz, 2025eko azken agenda! Hilabete honetan denetarik izanen dugu, zinea, gastronomia, hitzaldiak, kirola, tailerrak…

Gorde ongi datak eta parte hartu!!

ETXE BAT ETXARRIN

Etxarrin alokairuan etxe bat atera behar dugu, izena emateko epea irekita dago, interesa bazenu Larraungo udalarekin harremanetan jarri mesedez.

AZAROKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

AZAROKO KULTURA ETA AISIALDI AGENDA

Iritsi da azaroa, beraz, iritsi da azaroko kultura eta aisialdi agenda!
Gauza asko egonen dira hilabetean zehar, ez galdu aukera eta parte hartu!

URRIKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

Urriko kultura & aisialdi agenda!

Urrian jarduera eta ospakizun berriak ditugu! Alde batetik, emakumezkoen pilota eta Ttutturreren mendi irteera. Bestetik, euskaraz bai! eta mikroipuin tailerra. Eta ez hori bakarrik, beti bezala ospakizunak ere izanen ditugu!

Adi ibili eta parte hartu!

IRAILEKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

Hemen dago iraileko kultura eta aisialdi agenda!!!
Hilabete honetan gauza asko izanen ditugu, zinearekin eta herriko festekin jarraitzeaz gain, tailerrak eta kirol eskaintzak ere izanen ditugu!
Ez galdu!!

IBARBERRI IKASTETXEKO 2. SOLAIRUKO LUR ZORUKO KONPONKETAK AURRERA

Uda honetan eskolako portxe berria eraikitzeko lanak eta Ikastetxeko bigarren solairuko lurra konpontzeko obretan ari dira. 766m2 lur zorua egoera kaskarrean zegoen eta azken urteetan altxatu egin da hainbat lekutan. Portxeak berriz eguraldi txarraren aurrean gurasoei eta haurrei babesa eskaintzea izanen da.

Lur zoruaren lanak 44.000€ko aurrekontua dute eta portxe berriak 90.800,55€koa. Bi inbertsio hauek Lekunberri eta Larraungo Udalen arteko elkarlanak bultzatu ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute eta ikasturte hasierarako bukatuta egongo dira. Konponketa hauekin Ibarberri eskola hobetzen jarraitzea du helburua.