MUSIKA – ENTZUNALDIAK

Musika entzunaldiak

Musika entzunaldiak izanen ditugu Gabari Gune Irekian

Martxoak 10:
– 16:45 Pop-Rock, pianoa.
– 18:50 Gitarra.

Martxoak 11:
– 16:30 Trikitixa.
– 17:00 Saxofoia, zeharkako xirula, txistua.
– 18:00 Perkusioa.

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume langilearen nazioarteko eguna
Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, Larraunek hainbat jarduera izango ditu:

Egitaraua martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, egingo den manifestazioarekin hasiko da. 12:00etan abiatuko da Larraungo udaletxetik.

Egitarauarekin jarraitzeko martxoaren 10ean ihes gela bat antolatuko da Lekunberriko kiroldegian, Ibarberri ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Martxoaren 11n pintxo dastaketa izango da Kattagorri elkartean, prestaketa 19:00etan izango da eta dastaketa 20:00etan.

Egitarauarekin jarraituz, 18an, “Zazpikiak bat. Neskato onak», komikiaren aurkezpena eginen da Gabari Gune Irekian, 18:30ean.

Amaitzeko, martxoaren 21ean, Lorena Arangoak eta Aintzane Baleztenak “Milagros & Valentina” (Euskaraz) lana antzeztuko dute arratsaldeko 19:00etan Lekunberriko Kiroldegian.

GAZTE TXOKOA

Gazte Txokoa martxoaren 6an hasiko da!

Larraungo eta Lekunberriko udalek, Gizarte Zerbitzuekin batean, Gazte Txokoa martxan jarriko dute martxoaren 6an, ostirala. Proiektua 12–16 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie, eta aisialdia eta denbora librea modu osasungarrian eta lagunartean pasatzeko aukera eskaini nahi du. Garrantzitsua iruditzen zaigu adin horietako neska-mutilei aisialdirako eskaintza antolatua egitea, eta begiraleen laguntzarekin, gaztetxoek gustuko dituzten ekintzak dinamizatzea, haien beharretatik, motibazioetatik eta erabakietatik abiatuta.

Gazte Txokoa ostital eta larunbatetan izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta martxoaren 6an, Ibarberri eskolako patioan elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan. Parte-hartzaile bakoitzak 20 euro ekarri beharko ditu lehenbiziko egun horretan.

ONGI ETORRI SAIOA BIZILAGUN BERRIENTZAT

Ongi etorri saioa bizilagun berrientzat

Bizilagun berriei ongietorria egiteko saioa antolatu dugu Larraungo eta Lekunberriko udalok, otsailaren 26an, 17:30ean, Gabari Gune Irekian (Larraungo udaletxea).

Saioan, udaleko baliabideei, zerbitzuei, aisialdi eskaintzari eta euskararen garrantziari buruzko oinarrizko informazioa jasoko duzu, elkar ezagutzeko eta herriko egunerokoan errazago murgiltzeko.

Bakoitzak beretik, Larraun eta Lekunberri pluralagoa egiten dute, eta horrek herriaren nortasuna aberasten du: guk gurea erakutsiz eta etorri berriek beraiena ere guri irakatsiz. Horregatik, saiora gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin komunitatea eraikitzen jarraitzeko. Haur, guraso, heldu, gazte… guztiek duzue tokia harrera saioan.

Saioan parte hartu nahi baduzu, deitu ezazu erroldatuta zauden udaletxeko telefonora:

Larraungo Udala: 948 50 42 07 / Lekunberriko Udala: 948 50 42 11

Zuen zain egonen gara!

Larraun-Lekunberriko Udalek pediatra zerbitzua bermatzeko eskatu diote Osasun departamenduari

Larraun-Lekunberriko Udalek pediatra zerbitzua bermatzeko eskatu diote Osasun departamenduari

Nafarroako Osasun Sailak iazko abenduaren 10ean pediatria zerbitzua Larraungo osasun etxetik kendu zuenetik, Larraun eta Lekunberriko udalek zerbitzua ixteko asmoaren kontrako jarrera adierazi dute hasieratik; izan ere, bi udaletako ordezkariek pediatria zerbitzua udalerrietan mantentzeko eskaera berretsi dute bai ahoz eta baita idatziz ere, eta egiaztatu dute eraikinean behar adinako tokia badagoela horretarako.

“Departamenduak jakinarazi zigun zerbitzu osoa berregituratu egingo zuela hobeto antolatzeko eta kalitate hobea eskaintzeko, baina zerbitzuak murriztuz ez da lortzen kalitatea hobetzea. Erreklamazioak jarri dituzten gurasoei ere gauza bera erantzun diete, zerbitzua hobetzeko egin dutela, baina gurasoak oso kexu dira. Horrexegatik eskatzen diogu Pediatria Zerbitzua berrezarri dezala eta zerbitzua eskaintzen den egun guztietan pediatra eta erizaina egon daitezela, Osasun Etxean bi gela libre daude-eta horretarako”, adierazi dute Mikel Uharte Larraungo alkateak eta Arkaitz Goikoetxea Lekunberriko alkateak.

Kudeaketa horiekin batera, Lekunberriko eta Larraungo alkateek bilera eskatu diote Osasun kontseilariari, egoera zuzendu dezan eskatzeko eta herritarrei kalitatezko eta hurbiltasuneko zerbitzua baten eskaintza bermatzeko, orain arteko zerbitzuan murrizketarik egin gabe. “Eskaerak erantzun baikorra izatea espero dugu; bitartean, guk lanean jarraituko dugu gure eskualdeko haurrek arreta integrala, hurbilagoa eta kalitate handiagokoa jasoko dutela ziurtatu arte”, azpimarratu dute alkate biek.

OTSAILEKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

Otsaileko kultura eta aisialdi agenda!

Jarduera askorekin dator otsaila! Ihoteak, kirola, antzerkia, zinea, erakusketak…
Gorde datak eta animatu zaitez!

EUSKARAREN EGOERA LARRAUNEN

Euskararen egoera Larraunen

Zein da euskararen egoera Larraunen? Zer gehiago egin dezakegu?

Herriko datuak ikusiko ditugu, Euskal Herriko joera aztertu, larraundarrok galdetegi bidez egindako argazkiari begiratu bat eman, eta denon artean datozen urteotarako erronkak eta egin daitezkeen ekintzak pentsatuko ditugu.

Urtarrilaren 29an euskararen egoerari buruzko saioa Gabari Gune Irekian. Etorri eta parte hartu!

Gaztetxokorako bi begirale behar dituzte

Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.-k Gaztetxokorako bi begirale kontratatzeko eta lan-poltsa bat sortzeko deialdia zabaldu du. Gaztetxokoa 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hurrengo hauek dira baldintza, betekizun eta epe guztiak:

Eskaintza:
Begirale lanbide mailako lana izango da eta saioak Lekunberriko Ibarberri ikastetxeko areto batean garatuko dira. Urtarriletik ekainera, ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Lan hitzarmena Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren arabera zehaztuko da eta soldata hitzarmenaren C mailakoa izango da.

Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Funtzioak:
Izena ematen duten ikasleekin sortzen diren taldeak dinamizatu egin beharko dituzte begiraleek, astero programazio bat landu, neska-mutilen interesetatik abiatuz. Bereziki landuko dira zenbait balio: laguntasuna – enpatia, talde giroa, naturarekiko sentiberatasuna, bailaren ezagutza, genero berdintasuna, euskaltzaletasuna, parte hartzeko jarrera…

Gutxieneko baldintzak:
-Adin nagusikoa izatea.
-Batxilergoa edo 2. mailako LH edo horien baliokidea den titulua.
-Euskara ulermen eta elkarrizketa maila handia. Elkarrizketan baloratuko da.
-Euskara maila. C1 titulu baliokidea, edo horri dagokion proba gainditzea.
-Sexu Delitugileen ziurtagiria.

Hautaketa prozesuari dagokionez, formakuntza, proiektua eta honen defentsa baloratuko dira.

1. FORMAKUNTZA (gehienez 10 puntu)

Erdi Mailako Lanbide Heziketako tituluak: 6 puntu
-Natura, Heziketa Fisikoa eta Kirol Jardueretan Teknikaria (edo baliokideak)
-Arreta Soziosanitarioko Teknikaria, edo Mendekotasuna duten Pertsonen Arretarako Teknikaria

Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluak: 8 puntu
-Gorputz edo Kirol Alorreko Animazioko Goi Mailako Teknikaria (edo baliokideak)
-Gizarte eta Kultur Animazioko Goi Mailako Teknikaria (eta Turistikoa)
-Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria
-Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria

Diplomaturak, lizentziak edo graduak: 10 puntu
-Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko Irakaslea
-Hezkuntza edo Gizarte Lana
-Psikologia, Pedagogia edo Psikopedagogia
-Gorputz Heziketako eta Kiroletako Zientziak (edo baliokideak)

Beste formakuntzak:
-Aisialdiko Begiralea (4 puntu)
-Animatzaile Soziokulturala (4 puntu)
-Eskulanak, kirola, argazkilaritza, hezkuntza, ingurugiroa, dantza… erakunde publikoek emandakoak. Puntu bat 50 orduko
-Gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko ikastaroak, jarduerari lotutako teknologia berriei buruzko edo gazteria arloko profesionalei zuzendutako ikastaroak (INJ). Puntu bat 50 orduko

2. PROIEKTUA (gehienez 25 puntu)
Hautagai bakoitzak hilabete bateko plangintza aurkeztu beharko du, saio eta aste bakoitzean zer eta nola landuko duen azalduz.

3. ELKARRIZKETA (gehienez 15 puntu)
Proiektuaren defentsa

Eskabidea: 2026ko urtarrilaren 28a arte
-NANaren fotokopia
-Curriculum-a
-Eskatutako tituluak eta merituei buruzko ziurtagiriak
-Hilabete bateko plangintza

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu behar dira:
-Plazaola Kiroldegia. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
-E-posta: plazaolakirolgunea@gmail.com
-Telefonoa: 948 507 377