Urtero bezala, Larraungo eta Lekunberriko Udalek bailarako hainbat eragilerekin batera haur, gazte eta helduentzako programa osatu dugu baina, osasun egoera kezkagarria ikusita, hainbat ekimen bertan behera uztea erabaki dugu.Continue reading
Errazkin, Arruitz eta Alliko argiteria LED teknologiarekin berrituko dute urtarrilean
Larraungo Udalak 6.500 euroko diru-laguntzarekin bultzatu du ekimen jasangarria eta ekimen honekin Udalak 2019an hasitako bideari jarraipena eman dio.Continue reading
Pilates monitore bat kontratatzeko lan deialdia
Arriben eta Areson pilates klaseak emateko monitorea behar da eta lan-poltsa sortzeko deialdia martxan da. Abenduaren 31ra arte kurrikulumak bidaltzeko epea dago.Continue reading
Eguneko Zentroa: pertsona ardatz duen arreta
Eguneko Zentroa baliabide soziosanitarioa da, egunean zehar adinekoei arreta integrala ematen diena. Nafarroako Gobernuak itundutako plazak ditugu, eta erabiltzaileek zerbitzuari lotutako prestazioak jaso ahal izango dituzte.Continue reading
Lekunberriko turismo bulegoan teknikari bat kontratatzeko lan-deialdia
Lanaldi osoko lanpostua da, 2022ko urtarrilaren 3tik abenduaren 9ra bitartean. Ostirala, hilak 17, 13:00ak arte izena-emateko epea dago.Continue reading
Abenduaren 13tik 19ra ‘Klima-aldaketaren aurkako beste borroka’ erakusketa izango dugu Gabari Gune Irekian
Erakusketa dibulgatibo hau klima-aldaketara egokitzeari buruzkoa da, Nafarroako egoera laburbiltzen du eta Foru Erkidegoan klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko hartutako neurri batzuk nabarmentzen ditu.
Informazio gehiago hemen.
Nerabeentzako aurre-begirale ikastaroa martxan da Urtxintxa aisialdi eskolaren bitartez
Helburu nagusia nerabeen parte-hartzea eta aisialdi osasungarria bideratzeko espazioa eskaintzea da eta abenduaren 14ra arte izena emateko epea dago.Continue reading
‘20, 20, 20’: Euskal Herriko eskulturgintzaren garrantzia berreskuratzeko erakusketa Larraunen da
Azken Muga jaialditik datorren erakusketaren testuinguruan, ostiralean hainbat artistek Larraungo ikasleekin tailer bat egingo dute eta arratsaldean ‘Eskultura gaur egun Euskal Herrian’ izeneko hitzaldia izango da.Continue reading
‘Arnasguneak’ euskarazko antzerki sorkuntzarako beka eskatzeko epea zabalik
UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute. Continue reading
Terapeuta okupazionala edo psikologoa behar dugu
65 urtetik gorako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko profesionala behar dugu. Kurrikulumak urriaren 27ra arte jasoko dira, ikusi hemen lan deialdiaren xehetasunak.Continue reading