Tokiko sektorearentzako doako online tailerrak: zure enpresari etekina atera

“Conecta Navarra Rural – Landa Nafarroa Lotu” izeneko lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak, Teder Elkarteak eta Zona Media Partzuergoak doako jarduera-programa zabal bat antolatu dugu irailean, urriarean eta azarorean tokiko ekoizpen-sektoreentzat; nekazaritzako elikagaien ekoizpena eta eraldaketa, eskulangintza eta tokiko merkataritza, kasurako.
 
Izen-emateak irekita daude; hortaz, eskertzen dizugu kide dituzuen pertsonen eta elkartekideen artean ahalik eta zabalpenik handiena egitea. Interesa dutenek 607678745 telefono-zenbakira dei dezakete, raldaz@cederna.es helbidera idatzi edo zuzenean www.cederna.eu webgunean  edo https://conectanavarrarural.org/agenda-actualidad/ eman dezakete izena. 

 

Errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen zaitugu

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi du UEMAk eta, horien artean, errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Horretarako, aurreko urteetan bideari jarraituz, hautu hori sustatzeko kanpaina hasiko dugu UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean.Continue reading