Iribaseko sorburuak. Ibilbidea

Nondik joan: Lekunberritik 2km-tara, Aralarko San Migelera igotzen den errepidean.

Deskripzioa: Iribasko iturburuaren inguruak iturri, leize, sarbegi, dolina eta uraren bideak erakutsiko dizkigu, urak bere etengabeko ibilian kare-harria zulatu eta haren nahietara itxuratzen baitu.

Uraren aprobetxamentuaren kulturak badu zer erakutsi lehengo garaietan ere; Aitzarratetako errotaren arrastoak, kasu. XII. mende hasiera arte aritu zen, arian-arian artoa eta garia ehotzen Baraibar eta Iribasko jendearentzat; eurite batek presa eraman eta bere hartan gelditu zen.

Lezealde izeneko lezean pasabide eta salak nahasten dira sapai eta zoru ederretan; barren-barrenean urtegia.

Ibilbideak: Iribasko iturburuak

Ibilbidea

Powered by Wikiloc

Aitzarrateta Sorburua

Sarbidea: Lekunberritik 2 km.ra, Aralarko San Migelera igotzen den errepidean

Deskripzioa: Iribas Sorburuen lurraldean iturburuak, leize eta ur zuloak, dolinak eta uberkak… aurkituko ditugu, urak kare-mendi baten barnealdea eta azala moldatzeko  gai dela erakutsiko digu.

Uraren aprobetxamenduaren kulturaren adierazle ditugu Aitzarrateta errotaren hondakinak. Errota XX. mende hasiera arte ibili zen martxan, artoa eta garia txikituz Baraibar eta Iribaseko bizilagunentzat. Orduan, uholde gogor batek presaren zati bat eraman eta segidan erabiltzeari utzi zioten.

Lezegalde leize zuloa areto eta igarobide sare baten bitartez zeharkatu dezakegu, edertasun handiko zoru eta sabaien artean, urtegi handi batera iritsi arte.

Ibilbideak: Iribas Sorburuak

Kokapena

Probintzietako Errege-Abelbidea

Probintzietako Errege Abelbide zaharrak Nafarroako erdialdea, Iruñea hegoaldean, eta Gipuzkoaren bihotza (Euskadi) lotzen zituen. Paisaien aniztasuna oso nabarmentzekoa da mediterranear eraginetik atlantiarrera igarotzen baita.

Nafar aldean Noainetik abiatzen da, Iruñerrian, hiriburu inguratzen du Miluze eta Berriobeiti zeharkatu zeta Beorburun uzten du Iruñerria atzean. Bertan Imotz, Basaburua eta Larraungo lur berde eta hezeak topatuko ditu. Erkidego honetan 60 bat km egingo ditu.

Etxarrin GR 12arekin lotzen da eta Ulizarren GR 121ekin.

Kokapena

Azpirotzko Behatokia

Nondik joan: A15 autobidean, Gorriti-Lekunberri aldera, Azpirozko tunela igaro ondoren

Deskripzioa: Autobiako behatokitik bistan ditugu Aralar eta Malloetako paraje ikusgarriak. Lekua baliatu da senitartean otordua gozatzeko adinako ekipamendua jartzeko.

Oharrak: Aparkalekua dago, harrizko 6 mahai eta zaborrontziak.

Kokapena

Mendukilo lezezuloa

Helbidea: Ctra NA7500 Lekunberri-Madotz, PK 31879
Telefonoa: 948 39 60 95
Email: mendukilo@mendukilo.com
Web: www.mendukilo.com
 

 

Nondik joan: NA-7500 errepidea, Lekunberri-Madotz

Deskribapena: Astitzetik hurbil eta Lekunberritik minutu gutxira, Aralar mendilerroaren barrutiak azaleratzen dituen Mendukiloko kobazuloa dago. Bere ateak itxita egon dira urte luzez, baina hori aldatu egin da…

Mendukilo, Astitzko kontzejuan (Nafarroa) kokatua, denbora luzez mendiko ukuilu bezala erabilia izan da.

Hala ere, erabilera berria eman zaio, bisitariak hartzeko egokitua izan baita. Zorupeak berez dakartzan zailatasunak gutxitzeko, kobazuloa pasabide flotakor, argiztapen dinamiko eta multimedia sistema batekin hornituta dago. Honela, ibilbidea prest dago bere kabuz hirugarren pisu bateraino igotzeko gai den pertsona ororentzat.

60 minutuko bisita gidatuan, hiru gela ikusteko aukera izango duzu: Artzainzulo, Laminosin eta Herensugearen Gotorlekua.

Kobaren barne tenperatura 8ºC-takoa da eta hezetasuna saturazio puntutik gertu dago.

Mendukiloko koba irrikitan dago bere altxorrak erakusteko. Begiratu, ikasi, gozatu eta errespetatu!

Ordutegiak:

Erreserba egitea beharrezkoa da, telefonoz 948 396 095 edo sarrera online erosita www.mendukilo.com orrialdean.

Prezioak:

  • Haurrak (0-3 urte)    0 €
  • Haurrak (4-10 urte)    6 €
  • Gazteak (11-17 urte)    7 €
  • Helduak (18-64 urte)    8 €
  • Jubilatuak (> 65 urte)    6 €
  • Eskolak eta elkarteak:    kontsultatu

 

Kontaktua:

www.mendukilo.com
Telf. 948 396 095
mendukilo@mendukilo.com

Kokapena

Urmuga mugalerroa (Aralar – Belate)

Iraupena: 10 epealdi

Kilometroak: 192

Ibilbidea: Nafarroa

Deskribapena: 410 km.ko bidea da. Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerroan egiten du ibilaldia, Ordunateko mendietatik (Bizkaiako Enkarterrietan) Hiru Erregeen Mahairaino. Nafarroako zatian Etxegaratetik Alzania, Lizarrusti, Aralar, Basaburuako mendiak, Belate, Ultzama, Erro, Aezkoa, Irati eta Ori-Belagoa tartean barrena Hiru Erregeen Mahaian bukatzen da. Ibilbidean Nafarroako xendetako bide berberak egiten ditu.

GR 12

Ibilbidea

Powered by Wikiloc

COVID-19: pertsonen hondakinak kudeatzeko jarraibideak

COVID-19an positibo eman dutenen eta berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak kudeatzeko jarraibideak

Trantsizio Ekologikorako Ministeritzak emandako jarraibideak aintzat hartuta, COVID-19aren proban positivo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKIN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO POLTSETAN.

Jarraibideak

1go urratsa
Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakin guztiak (eskularruak, zapiak eta maskarak barne) plastikozko poltsa batean sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zakar-ontzi batean.

2. urratsa
Poltsa hau behar bezala itxi eta gelako irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsa batean sartuko da. Bigarren poltsa honetan sartuko dira zaintzaileek edo gainontzeko pertsonek erabilitako eskularruak eta maskarak ere, eta ondoren ongi itxiko da.

3. urratsa
Bigarren poltsa hau gainerako hondakin guztiekin batera plastikozko hirugarren poltsa batean sartu eta ongi itxiko da. Segidan eskuak ongi garbituko dira ura eta xaboiarekin, minutu batez gutxienez.

4. urratsa
Zakar-poltsa errefusarentzako edukiontzian sartuko da. Debekatuta dago gainontzeko edukiontzietan edo edukiontzien inguruan uztea.

Albiasuko behatokia

Nondik joan: Lekunberritik Donosti aldera dihoan errepidean, lehenengo biribilguan ezkerraldera hartu.

Deskripzioa: Lekunberritik Azpirotz aldera, ezkerraldeko lehen bideak Albiasura eramanen gaitu, Errazkin gainean. Herriko zelaiunetik, Araitz harana ikusgai; paisai idilikoa eta Malloetako basa, gailur pikoa, bailara mendean hartuta.

Ibilbideak: Albiasuko Behatokia (PR-NA-86)

Kokapena

Hondakin zerbitzuari buruzko informazioa eta gomendioak

Mendialdea Mankomunitatea gaur egungo egoerak hondakin zerbitzuan izan dezakeen
eragina ahal den heinean gutxitzen saiatzen ari da. Horregatik herritar guztien laguntza
behar du, batez ere honako gomendioak jarraituz:

  1. Hondakinen kopurua gutxitu.
  2. KONPOSTA indartu.
  3. Poltsak ondo itxi. Denontzat garbiagoa.
  4. Kartoia zapaldu.
  5. Ontzi arinen bolumena gutxitu (tetrabrik-ak zapaldu, plastikozko botilei airea kendu, eta abar.).
  6. Debekatua dago edukiontzitik kanpo ezer uztea.
  7. Egoera normalizatu arte, ez atera premiazko kudeaketa behar ez duen hondakinik.
  8. Sortutako hondakinak gutxitu eta hainbat aktibitate sahiestu (ganbara garbiketak, adibidez).
  9. Hondakinak bota ondoren eskuak ongi garbitu.

Gogoratu Leitzako eta Goizuetako garbiguneak itxita daudela, eta Traperos de Emaus-ek
EZ duela etxez etxeko zerbitzua eskainiko.