Skip to content

Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketako sari banaketa

Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketako sari banaketa

Pasa den igandean, hilaren 5ean, Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketan sariak banatu genituen Gabari Gune Irekian, zorionak irabazle eta parte hartzaile guztiei!

Argazki Lehiaketako irudiekin bailarako egutegia osatu da, jadanik etxeetara pixkanaka bidaltzen ari dena. Yolanda Juanena Berekoetxea izan zen portadako irabazlea, eta berarekin batera Aiora Irastorza Garmendia, Beatriz Buldain Etxarri, Eneko Arévalo Aranguren, Hristina Makendzhieva Stoykova, Iñaki Montes Lasarte, Jone Gabari Satrustegi, Lucia Ayestaran Garralda eta Miguel Fernandez Juarezen irudiek ere saria lortu zuten. Bestalde, Argien Lehiaketan irabazle suertatu ziren Maite Zubillaga Beunza (Merkataritza kategorian), Koro Barea Unzueta (Etxea) eta Carla Cueva Aldaz (Etxebizitza). Haiei guztie, zorionak!