Skip to content

Abizenak euskal grafiaz ofizializatzeko kanpaina abiatu du UEMAk

Abizenak euskal grafiaz ofizializatzeko kanpaina abiatu du UEMAk

Euskal abizenak badituzu, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badituzu, horiek euskaratzea oso erraza da. Hemen dituzu jarraitu beharreko urratsak:

  1. Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
  2. Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
  3. Honako agiri hauek eraman: NAN-aren kopia ( adinez nagusia ez bazara gurasoena ere beharko duzu), Hitzez hitzeko jaiotza- ziurtagiria, errolda ziurtagiria, familia liburuaren fotokopia, seme- alaben NAN-aren kopia.

Bestelako informaziorik behar izanez gero, galdetu udaleko Euskara Zerbitzuan: larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948504400