Skip to content

NAFARROAKO ITZULIA LARRAUNEN

NAFARROAKO ITZULIA LARRAUNEN

Bihar, maiatzak 28, Nafarroako Itzulia Larraunera iritsiko da!

Bihar emanen zaio hasiera 2026ko Nafarroako Itzuliari. Lehenengo etapa Hiriberrin, Arakilen, hasi eta Oderitzen bukatuko da, Larraunen. 

Kirola, paisaia eta gure herrien nortasuna batuko dira etapako azken kilometroetan.
Naturak, historiak eta bertako bizimoduak bat egiten duen tokian txirrindularitzaren emozioaz gozatzeko aukera izanen dugu.

Sinetsita gaude horrelakoak beharrezkoak direla, kirol herrikoia, lurralde kohesioa eta partehartzea indartzen dutelako. Beraz, anima zaitez eta zatoz animatzera!