2026ko ARGAZKI LEHIAKETA – 2027ko EGUTEGIA
Larraungo eta Lekunberriko Udalek berriro ere elkarrekin antolatu dute urteroko argazki lehiaketa, 2027ko bailarako egutegia irudiz hornitzeko helburuarekin. Aurten ere, gure inguruko paisaiak, txokoak eta urtean zehar ospatzen ditugun jaiak zein ekintzak argazki bidez biltzea da xede nagusia.
Nork hartu dezake parte?
Lehiaketan parte hartu dezakete 14 urtetik gorako pertsonek, betiere Larraun edo Lekunberrin erroldatuta badaude.
Gaiak
Argazkiek Larraun eta Lekunberriko bizimodua eta aisialdia islatu behar dituzte, bi gai nagusi hauetan:
- Paisaiak eta lekuak: Bertako herrietako kaleak, enparantzak, etxeak, mendiak eta inguruko txokoak…
- Ospakizunak: Gure bailaran ospatzen ditugun festa eta ospakizunak: Inauteriak, Agate Deuna Bezpera,
azokak, Larraungo Eguna, Sagardo Eguna, herrietako festak, Gau Beltza, Gabonak… eta gurean ospatzen ditugun beste hainbat ekintza.
Nola eta noiz aurkeztu?
- Argazkiak helbide honetara bidali beharko dira: kultura@lekunberri.eus, epea zabalik dago 2025eko azaroaren 2tik 26ra, barne. Helbide horretara WeTransfer bezalako plataformetatik bidaltzea ere baimenduta egongo da.
- Dokumentazioa: Argazkiekin batera PDF dokumentu bat bidali behar da egilearen datuekin (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-posta). Adinez txikikoen kasuan, guraso edo tutoreen baimen-orria ere atxiki beharko da.
Sariak
Egutegirako hautatutako hamabi argazkiek 50€-ko sari bana jasoko dute. Honetaz gain, portadan ezarriko den argazkiak 50€-ko bigarren sari bat ere jasoko du. Sariok transferentzia moduan saritutako pertsonaren kontu zenbakira, Udaleko gastu korronteen aurrekontu sailerako karguarekin. Horretaz gain, hautatutako irudiak, egiletza behar bezala aipatuta, 2027. urteko bailarako egutegian sartuko dira eta etxe guztietara banatuko da. Gabonetan sari-banaketa antolatuko da, aurrerago iragarriko dena.
Gainerako irizpideak eta baldintzak hemen behean irakurgai!
