BERDINTASUN ZERBITZUA

MANKOMUNITATEKO BERDINTASUN ZERBITZUA

Mankomunitateko berdintasun zerbitzua martxan da!

Berdintasun zerbitzuak emakume* eta gizonen* arteko berdintasuna sustatzeko neurriak sortzen ditu, gainera, udaletako jardunean berdintasuna zeharka txertatzen laguntzen du gainontzeko udal zerbitzuekin elkarlanean arituz. Horrez gain, herrietako eragile askorekin, talde feministekin, elkarte ezberdinekin, eskolekin, kultur eta kirol espazioekin elkarlanean ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte.

Kontaktuan jartzeko: 

  • berdintasuna@mendialdea.eus
  • 609654684

LARRAUNEN ERASO SEXISTARIK EZ

LARRAUNEN ERASO SEXISTARIK EZ

Festetan ere, bai baiezkoa da eta ez ezezkoa

Larraungo Udalak eraso sexistarik gabeko festen aldeko aldarria egiten du. Horregatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) eta Hezkuntza Departamentuak, aurreko edizioetan bezala, indarkeria sexista prebenitzeko kanpainarekin bat egiten du. Kanpaina horren helburua, errespetuaren eta tratu onaren garrantzia azpimarratzea da edozein harreman motatan, unea eta tokia edozein direla ere. Horregatik, errespetua da planik onena jaietan ere.

 

“Mugak onartzearen plazeraz gozatu; Gauza bera nahi izatearen plazeraz gozatu”