LARRAUNGO EGUNA 2026 LARRAUNGO INGURUTXOA

Larraungo Eguna 2026

Larraungo ingurutxoa 

 

Larraungo ingurutxoa dantzatzen ikasteko saioa. Ekainaren 8an izanen da, arratsaldeko 18:00etan Gabari Gune Irekian.

LARRAUNGO EGUNA 2026 HERRI BAZKARIA

Larraungo Eguna 2026

HERRI BAZKARIA

 

Txartelak AEK euskaltegian salgai egonen dira ekainaren 8ra arte!

Menua:

Helduak (22 urtetik gorakoak) 28 euro eta gazteak (14-22 urte bitarte) 22 euro:

  • Entsalada mixtoa
  • Piper beteak
  • Karrillerak
  • Tarta izozkiarekin
  • Kafea, kopa
  • Ardoa, sagardoa, ura

Haurrak (14 urtera arte) 13 euro:

  • Makarroiak tomatearekin
  • Albondigak saltsan
  • Izozkia
  • Ura

EKAINEKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

Ekaineko kultura eta aisialdi agenda

 

Hemen dago ekaineko kultura eta aisialdi agenda! Gauza ugarirekin dator ekaina: musika, zinea, kirola… eta festak!!

UDAKO LUDOTEKA ETA KIROL UDALEKUA

Udako ludoteka eta kirol udalekua

 

Ludoteka: HH 1 eta LH 6

Kirol udalekua: LH1 eta DBH 2

Izena emateko epea: maiatzak 25-ekainak 5

Informazio gehiago:

Euskara Zerbitzua (Ludoteka): 948 504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Plazaola Kirolgunea (Kirol udalekua): 948 507377 / plazaolakirolgunea@gmail.com

 

NAFARROAKO ITZULIA LARRAUNEN

Bihar, maiatzak 28, Nafarroako Itzulia Larraunera iritsiko da!

Bihar emanen zaio hasiera 2026ko Nafarroako Itzuliari. Lehenengo etapa Hiriberrin, Arakilen, hasi eta Oderitzen bukatuko da, Larraunen. 

Kirola, paisaia eta gure herrien nortasuna batuko dira etapako azken kilometroetan.
Naturak, historiak eta bertako bizimoduak bat egiten duen tokian txirrindularitzaren emozioaz gozatzeko aukera izanen dugu.

Sinetsita gaude horrelakoak beharrezkoak direla, kirol herrikoia, lurralde kohesioa eta partehartzea indartzen dutelako. Beraz, anima zaitez eta zatoz animatzera!

 

ABIZENA ERE EUSKARAZ

Abizena ere euskaraz!

Euskal abizenak badituzu baina agiri ofizialetan erdal grafiarekin idatzita badituzu, euskaratzea oso erraza da; erroldatuta zauden udaletxean egin dezakezu, ondoko agiriak aurkeztuta:

1.- Nortasun agiriaren fotokopia
2.- Jaiotza ziurtagiria
3.- Errolda agiria
4.- Familia liburua (seme-alabarik baduzu edo ezkonduta bazaude)

LARRAUNGO WHATSAPP INFORMAZIO KANALEAN ALTA EMAN

Larraungo WhatsApp informazio kanalean alta eman!

Informazio interesgarria eta praktikoa jaso nahi baduzu: Kultur agenda, Udalaren abisuak, enplegu publikorako eskaintzak… 621 299 301 zenbakia kontaktuetan gorde eta “ALTA” bidali. Horrela, ostegunero mezu bat jasoko duzu informazio guztiarekin.

 

Gainera, hurrengo sare sozialetan informazioa jartzen dugu:

Instagram: @larraungoudala

Facebbok: Larraungo Udala

X: @LarraungoUdala

 

ANTZERKIA: ARANBURUGOITIARRAK, HERRI KIROLAK

ARANBURUGOITIARRAK
HERRI KIROLAK

 

Antzerkia Xabier Artieda eta Lorena Arangoaren eskutik. Maiatzaren 22an izanen da, arratsaldeko 19:00etan Mugiroko frontoian.

Sinopsia:

Euskal Herrian antzinatik herri kirolak ditugu, lehengo baserriko lanak zirela eta… betidanik gizon eta emakume indartsuen gauza izan dira.  Kirolari apartak! “Aranburugoitiarrak” orain dela gutxi hasi dira, ordea, gogotsu, hori bai! Aurtengoa, lehenengo uda dute plazetan. Animo asko beharko dute, ikusiko dugu apusturik badagoen.

Zatoz!

LATXA ARRAZAKO V. ENKANTE OFIZIALA, MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA eta LORE ETA LANDARE AZOKA 

LATXA ARRAZAKO V. ENKANTE OFIZIALA, MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA eta LORE ETA LANDARE AZOKA 
Lekunberrik, maiatzaren 17an, hiru hitzorduak bateratuko ditu egun berean.

Lekua: Lekunberri
Eguna: Maiatzaren 17an
Ordua: 10:00–14:00

11:00-14:00 Mendialdeko Azoka Ibiltaria eta Lore eta Landare Azoka
10:00-12:00 Aharien erakusketa eta enkanterako txartelak eskuragarri
12:30 Enkantea
13:00 Axuri erre dastaketa

Tokiko produktuak, artisautza eta giro paregabea! EZ GALDU!

LARRAUNGO EGUNA

Larraungo eguna!

2026ko Larraungo eguna ekainaren 13an izanen da!

Goizean, argi-soinua bailarako herrietatik txistularien eskutik

09:00 Mendi ibilaldia Ttutturrerekin: Gorriti – Guratz – Uitzi – Gorriti (maila erraza)

10:00 Pilota partiduak, Larraungo Pilota Elkartearen eskutik.

11:30 Aralar Udal Musika Eskolaren emanaldia.

12:30 Tirikitrauki Dantza Taldearen emanaldia.

13:30 Larraungo Ingurutxoa. Anima zaitez dantzatzera! Ikastaroak: ekainak 1 eta 8, 18:00 Gabari Gune Irekian. 

14:00 Herri Bazkaria. Txartelak AEK Euskaltegian salgai ekainaren 8ra arte. Ondoren, bertso-saioa Uxue Alberdi eta Julio Sotorekin.

16:30 Haurrentzako jolasak: Bizi-jolas parkea.

17:30 Gazte zein helduentzako bingo musikatua. 

19:00 Dantzaldia Trikiteens taldearekin.

Euria bada, emanaldiak eta Ingurutxoa frontoian ospatuko dira