Uda honetan eskolako portxe berria eraikitzeko lanak eta Ikastetxeko bigarren solairuko lurra konpontzeko obretan ari dira. 766m2 lur zorua egoera kaskarrean zegoen eta azken urteetan altxatu egin da hainbat lekutan. Portxeak berriz eguraldi txarraren aurrean gurasoei eta haurrei babesa eskaintzea izanen da.
Lur zoruaren lanak 44.000€ko aurrekontua dute eta portxe berriak 90.800,55€koa. Bi inbertsio hauek Lekunberri eta Larraungo Udalen arteko elkarlanak bultzatu ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute eta ikasturte hasierarako bukatuta egongo dira. Konponketa hauekin Ibarberri eskola hobetzen jarraitzea du helburua.


