Kulturaldia bueltan da

Bigarren urtez badator Kulturaldia gurera, Lekunberri eta Larraungo udalen artean antolatutako udaberriko egitarau zabala.

Bi udalek eta kulturarteko mahaiak elkarlanean antolatu dugu programazioa, bi hilabete izan ditzagun ekintzez gozatzeko.

Sendabelarren inguruko tailerretik hasta, Larraungo eguneraino. Bizkor ibili eta izena eman ekintzetan!

Hemen da maiatzeko kultur eta aisialdi agenda

Azokak, Euskaraldia, liburu aurkezpenak, mendi irteerak… Ez dago aitzakirik, udaberri bete-betean ekintza sorta paregabea dugu eskuartean! Gorde datak, izena eman eta animatu parte hartzera!