Larraun bailarara etorri berri bazara eta Udalak antolatu duen harrera saioan parte hartu nahi baduzu, deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura: 948 504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus
IXKIER energia komunitatea
2023ko irailak 26ean, asteartea, Ixkier Energia Komunitatearen aurkezpena izango da bailararen aurrean. Gabari Gune Irekian izango ekitaldia 18:30tan. Bilera irekia da eta komunitatearen bultzatzaileek herritar guztiei, lekuko entitateei eta enpresa guztiei deia zabaltzen diete bertan egotera eta komunitatean parte hartzera.
Larraungo Udala bertan izango da eta Ixkier Energia Komunitatearen aprte izango da aurrerantzean.
Formakuntza lehenengo sektoreari, elikagaien eraldaketaren sektoreari, artisautzari eta merkataritzari begira
LANDA NAFARROA LOTU proiektuaren barruan GARALUR eta Nafarroako beste garapeneko agenteekin batera formakuntza saioak prestatu dituzte lehenengo sektoreari, elikagaien eraldaketaren sektoreari, artisautzari eta merkataritzari begira.
Formazkuntza saioak iraila, urria eta azaroa bitarte izango dira.
+ INFO: conectanavarrarural.org
Sukaldari Sukaldari! Euskaraz Bizi!
Euskara Mankomunitatearen eskutik aukera paregabea sukaldean euskaraz ikasi eta sukaldeaz euskarazdastatzeko familiarekin.
Continue readingTokiko sektorearentzako doako online tailerrak: zure enpresari etekina atera
“Conecta Navarra Rural – Landa Nafarroa Lotu” izeneko lankidetza-proiektuaren barnean, Cederna Garalur Elkarteak, Teder Elkarteak eta Zona Media Partzuergoak doako jarduera-programa zabal bat antolatu dugu irailean, urriarean eta azarorean tokiko ekoizpen-sektoreentzat; nekazaritzako elikagaien ekoizpena eta eraldaketa, eskulangintza eta tokiko merkataritza, kasurako.
Izen-emateak irekita daude; hortaz, eskertzen dizugu kide dituzuen pertsonen eta elkartekideen artean ahalik eta zabalpenik handiena egitea. Interesa dutenek 607678745 telefono-zenbakira dei dezakete, raldaz@cederna.es helbidera idatzi edo zuzenean www.cederna.eu webgunean edo https://conectanavarrarural.org/agenda-actualidad/ eman dezakete izena.