Honezkero 2021 badoa… eta 2022an Larraun hobetzen jarraituko dugu, gogoz eta indarrez. Urte berri zoriontsu eta osasuntsua opa dizugu! Larraunen batera aurrera goaz!
Covid-19a detektatzeko protokoloa egokitu du Nafar Gobernuak
Nafar Gobernuak Covid-19a detektatzeko irizpide berriak zehaztu ditu, bai kasu positiboak identifikatzeko, baita hurbileko kontaktuen kudeaketa irizpideak ere.Continue reading
Osasun egoeraren eraginez Eguberrietako hainbat ekimen ez egitea erabaki dugu
Urtero bezala, Larraungo eta Lekunberriko Udalek bailarako hainbat eragilerekin batera haur, gazte eta helduentzako programa osatu dugu baina, osasun egoera kezkagarria ikusita, hainbat ekimen bertan behera uztea erabaki dugu.Continue reading
Errazkin, Arruitz eta Alliko argiteria LED teknologiarekin berrituko dute urtarrilean
Larraungo Udalak 6.500 euroko diru-laguntzarekin bultzatu du ekimen jasangarria eta ekimen honekin Udalak 2019an hasitako bideari jarraipena eman dio.Continue reading
Pilates monitore bat kontratatzeko lan deialdia
Arriben eta Areson pilates klaseak emateko monitorea behar da eta lan-poltsa sortzeko deialdia martxan da. Abenduaren 31ra arte kurrikulumak bidaltzeko epea dago.Continue reading
Eguneko Zentroa: pertsona ardatz duen arreta
Eguneko Zentroa baliabide soziosanitarioa da, egunean zehar adinekoei arreta integrala ematen diena. Nafarroako Gobernuak itundutako plazak ditugu, eta erabiltzaileek zerbitzuari lotutako prestazioak jaso ahal izango dituzte.Continue reading
Lekunberriko turismo bulegoan teknikari bat kontratatzeko lan-deialdia
Lanaldi osoko lanpostua da, 2022ko urtarrilaren 3tik abenduaren 9ra bitartean. Ostirala, hilak 17, 13:00ak arte izena-emateko epea dago.Continue reading
Abenduaren 13tik 19ra ‘Klima-aldaketaren aurkako beste borroka’ erakusketa izango dugu Gabari Gune Irekian
Erakusketa dibulgatibo hau klima-aldaketara egokitzeari buruzkoa da, Nafarroako egoera laburbiltzen du eta Foru Erkidegoan klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko hartutako neurri batzuk nabarmentzen ditu.
Informazio gehiago hemen.
Nerabeentzako aurre-begirale ikastaroa martxan da Urtxintxa aisialdi eskolaren bitartez
Helburu nagusia nerabeen parte-hartzea eta aisialdi osasungarria bideratzeko espazioa eskaintzea da eta abenduaren 14ra arte izena emateko epea dago.Continue reading