Nola ikusten duzu klima aldaketa?

Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna sinatu dugun Nafarroako udalerrietan inkesta bat martxan jarri dugu herritarrek klima-aldaketaren errealitateari buruz duten ikuspegia eta ezagutza biltzeko.

Esteka honen bidez, inkestan sartu eta ekimen horretan aktiboki parte har dezakezu: https://es.surveymonkey.com/r/SYHHNCB

Ekintza planak
Nafarroako 154 udalerrik Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunean bat egiten dugu eta asmoa da tokiko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak egiten hastea, Europako helburuekin sintonian. Plan hauek modu parte hartzailean egin nahi ditugu eta horien sorreran kokatzen da aipatutako inkesta.