Hondakin zerbitzuari buruzko informazioa eta gomendioak

Mendialdea Mankomunitatea gaur egungo egoerak hondakin zerbitzuan izan dezakeen
eragina ahal den heinean gutxitzen saiatzen ari da. Horregatik herritar guztien laguntza
behar du, batez ere honako gomendioak jarraituz:

  1. Hondakinen kopurua gutxitu.
  2. KONPOSTA indartu.
  3. Poltsak ondo itxi. Denontzat garbiagoa.
  4. Kartoia zapaldu.
  5. Ontzi arinen bolumena gutxitu (tetrabrik-ak zapaldu, plastikozko botilei airea kendu, eta abar.).
  6. Debekatua dago edukiontzitik kanpo ezer uztea.
  7. Egoera normalizatu arte, ez atera premiazko kudeaketa behar ez duen hondakinik.
  8. Sortutako hondakinak gutxitu eta hainbat aktibitate sahiestu (ganbara garbiketak, adibidez).
  9. Hondakinak bota ondoren eskuak ongi garbitu.

Gogoratu Leitzako eta Goizuetako garbiguneak itxita daudela, eta Traperos de Emaus-ek
EZ duela etxez etxeko zerbitzua eskainiko.