Larraun ura eta lurra proiektua abian da

Zer-nolako garapen eredua behar dugu Larraunen? Galdera hori Larraungo Udalaren jardunaren erdigunean jarria dugu. Larraundarron ongizatea, gure herrien garapena eta ingurumenarekiko oreka bilatu nahi ditugu, eta horretarako, sektore guztietan eredu jasangarri baterantz jo behar dugula uste dugu.

Tokiko garapenaren norabide horretan, herritarrei gai anitzen inguruko informazioa eman, ingurunearekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa landu eta aurrera begirako irtenbideak eskaintzeko helburuz udazkenerako egitarau oparoa prestatu dugu, zenbait eragilerekin elkarlanean; proiektu honen zutabe nagusietako bat elkarlana izan dadin nahi baitugu.

Beraz, herritar oro gonbidatuta zaudete antolatutako ekimenetara (ikus programazioa irudian). Horrez gain, aurrerantzean edozein proposamen edo ideia izanez gero, ongietorriak izango dira.